Pribatutasuna IKT-etan
Hack.in#badakigu informatika elkarte askea
Hack.in#badakigu, herritik eta herriarentzat sortutako erakunde tekno-politiko eta euskaltzalea gara. 10 urte daramagu jendarte garapenean eta giza eskubideen inguruan lanean ari diren norbanako zein eragileak ahalduntzen teknologia askeak erabiliz.
Ezagutu gaitzazu >Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketa egiteko bitartekoak eskaini nahi dizkizuegu. Oinarrizko hitzaldia izango bada ere, bukatzean gaian sakontzeko aukera izango duzue.
Normalean hitzaldi hau tailer formatuan egiten dugu:
Zuon herrietan tailerra antolatu nahi izatekotan gurekin harremanetan jarri.
Aurkezpen honen online kopia helbide honetan aurkitu duzue: https://labur.eus/pribatutasuna
Maialen Nikaraguan dago, bertako komunitate batekin lan egiten du. Eguzki energiaz kudeatzen diren gailu desberdinak prestatzean datza proiektua: eguzki labea, eguzkiak berotzen duen ur sistema... zonaldean paramilitarrak daude eta haien beldur dira.
Euskal Herrian dauka zentrala haien GKE-k eta beraien artean modu seguruan komunikatu behar dira.
Josune Euskal Herrian dago, atzo "operación mamut"-en baitan burutu dituzten atxiloketen berri izan du eta atxilotuei sustengua emateko desobedientzia zibil ekintza puntual bat antolatu nahi du.
Irati ezkertiar ikaslea da. Iratik, Enpresek eta Estatuek Interneten egiten duena ikustea sahiestu nahi du, ez ekintza politikoak sustatzen dituelako. Beste asmo berezirik gabe bere eskubidea delako. Eta kitto.
Mikel eta Bego bihotz oneko Euskal Herritarrak dira, nekatuta daude Europak errefuxiatuei zein tratu ematen dieten ikusteaz eta erabaki bat hartu dute: errefuxiatuak modu ilegalean ekarriko dituzte Euskal Herrira Europar lege deshumanizatuak desobedituz.
Ekintza martxan jarri nahi duten pertsona desberdinekin komunikatu behar dira.
Eskerrik asko Mikel eta Bego, maite zaituztegu.
Khaled arduratuta dago: ekintza politikorik egiten ez badu ere bere mutilagunarekin modu seguruan komunikatu nahi da. Khaled Yemenen bizi da.
Zuentzat dira aurkezpen honen lerroak.
Zuentzat ere gure begirunea, besarkada beroena.
© ¿Por qué me vigilan, si no soy nadie? | Marta Peirano | TEDxMadrid
© La vigilancia es un problema colectivo, como el cambio climático | Marta Peirano | TEDxMadrid
Hauek lirateke Euskal Herritarroi zuzenago eragiten dizkiguten estatuen zelatatze baliabideak informazio eta komunikazio teknologien (IKT) esparruan:
Ondoko grafikoan beste hiru gune geografikotan herritarrek estatuengandik pairatzen duten IKTetako zelatatze baliabideak bilduta daude:
Pasahitz seguruak ezartzeak gure bizi digitalaren gutxienezko segurtasuna bermatzen du.
Pasahitzak sortzerako orduan gure gomendioa hurrengoa da: 16 karaktere alfanumerikodun pasahitzak erabiltzea.
Ez larritu ez dituzu guztiak buruz ikasi beharko eta.
Erabiltzen dituzuen zerbitzuek bermatzen badute, 2FA (Two-factor authentication) erabiltzea gomendatzen dizuegu.
Zure pasahitzak modu seguruan kudeatzen lagunduko dizun aplikazioa da.
Jaitsi >Sarean pribatutasuna bermatzeko sortutako GNU/Linux banaketa da. Live moduan erabiltzea gomendatzen dugu.
Jaitsi >Ordenagailuaren disko gogorrean partizio zifratuak sortzeko funtsioak betetzen dituen softwarea.
Jaitsi >TOR proiektuak Interneten komunikazioak modu anonimoan ziurtatzea du helburu nagusi.
Jaitsi >Autokudeatutako "hodeia" sortzeko aukera eskaintzen du P2P protokoloak erabiliz.
Jaitsi >Gehiago sakondu edo erreferentziak nahi dituzuenontzat:
Informazio gehiago >Firefox-ek ez du aurkezpenik behar, software libredun nabigatzaileen artean ezagunena. Tails erabiltzeko aukera ez daukazuenean, Firefox erabiltzea gomendatzen dizuegu.
Instalatu >Bisitatzen gauden webguneak https bertsioa badu hau erabiltzera derrigortzen du nabigatzailea.
Instalatu >Interneteko iragarkiak blokeatzen ditu.
Instalatu >Zelatatuko ez zaituen DuckDuckGo bilatzailea erabiltzeko aukera lehenezten du.
Instalatu >Nabigatzailearen fitxa bat itxi bezain pronto, webgune horren cookie-ak ezabatzen ditu.
Instalatu >Nabigatzailearen Agent-a aldatzeko gaitasuna du. Plugin honekin webgune bati beste nabigatzaile edo sistema eragile batekin nabigatzen ari garela esateko aukera zabaltzen zaigu.
Instalatu >Webguneek kargatzen dituzten script-ak (adibidez JavaScript) modu errazean blokeatzeko aukera ezartzen du.
Instalatu >Gehiago sakondu edo erreferentziak nahi dutenentzat:
Informazio gehiago >E-posta zerbitzu segurua, barne komunikazio tresnak eta aktibisten beste hamaikatxo behar izan teknologiko asebetetzen dituen kolektibo anarkista (EEBB).
Informazio gehiago >E-posta kudeatzeko bezero aske bat. Firefox-ek bezala gehigarriak gehitzeko aukera dauka.
Instalatu >GnuPG erabiliz e-postak modu seguruan zifrateko aukera ematen duen Thunderbird gehigarria, oso erabilerraza.
Instalatu >Gehiago sakondu edo erreferentziak nahi dutenentzat:
Informazio gehiago >Talde baten barne komunikazio eta kudeaketarako oso erabilgarria den Riseup.net-eko zerbitzua.
Informazio gehiago >Aplikazio libreak (ez besterik) deskargatzeko errepositorioa. Nolabait esatearren zelatatzen ez gaituen Google Play bat, software librez hornitua.
Instalatu >Android sakelakoetan TOR sarera konexioa egitea ahalbideratzen duen aplikazioa.
Instalatu >TOR sarea erabiliz nabigatzea bermatzen duen nabigatzailea.
Instalatu >Riseup.net-ek eskaintzen duen VPN-ra konektatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
Informazio gehiago >Android sistema eragilean erabili dezakezuen e-posta bezero librea, besteak beste GnuPG erabiltzeko aukera eskaintzen du.
Instalatu >Fitxategiak eta komunikazioa GnuPG erabiliz zifratzeko aukera eskaintzen du.
Instalatu >WhatsApp-ekin erkatu dezakegun mezularitza aplikazioa (WhatsApp bera baino funtsio gehiago ditu). Telegram-ek, WhatsApp-ek ez bezala, ez omen du erabiltzailea zelatatzen [*].
[*] Zerbitzariak kudeatzen duen atala ez da librea. horretaz gain ez du zifratua berez gaitzen, guk geuk eskuz egin behar dugu. Gure gomendioa Signal erabiltzea da.
Informazio gehiago >Pribatutasuna helburu duen Android aplikazioa. Mezu zifratuak bidaltzea eta dei zifratuak burutzea (VoIP) ahalbideratzen du.
Informazio gehiago >Gure pasahitzak Android mugikorretatik erabiltzea eta kudeatzea ahalbideratzen du.
Instalatu >Gehiago sakondu edo erreferentziak nahi dutenentzat:
Informazio gehiago >Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketak egiteko albisteak jasotzen dituen Telegram kanala. Hack.in#badakigu informatika elkarte askeak kudeatuta.
Batu kanalera >Pribatutasunaren inguruko informazio mordoa duen webgunea.
Informazio gehiago >Gobiernos del Mundo Industrial, vosotros, cansados gigantes de carne y acero, ... En nombre del futuro, os pido en el pasado que nos dejéis en paz. No sois bienvenidos entre nosotros. No ejercéis ninguna soberanía sobre el lugar donde nos reunimos. No hemos elegido ningún gobierno, ni pretendemos tenerlo ...
JOHN PERRY BARLOW - Declaración de independencia del ciberespacioGogoratu! Hala nahi baduzue, elkartearekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue tailer honen bertsio luzea (egun osokoa) burutzeko. Jarri gurekin harremanetan eta koordinatuko dugu.
Animo eta segi fuerte, munduak eraldatzera!
Aurkezpen hau (logotipoak eta bideoa izan ezik), legeak ahalbidetzen duen neurrian, JABETZA PUBLIKOAN uzten ditugu.
Aurkezpen honen online kopia helbide honetan aurkitu duzue: https://labur.eus/pribatutasuna