Burujabetza teknologikoa

ISF - MGI:
Garapen, Lankidetza eta Teknologiari buruzko mintegia

Dabid Martinez

UPV/EHU Bilboko Ingeniaritza Eskola
2019/11, Bilbo, EH

Birprogramatuak izateko prest?

Bada, has gaitezen gogor:

Hezkuntza digitala ez da alfabetizazio digitala!

Benetako erronka ez da teknologia erabili behar den ala ez erabakitzea, baizik eta haren hezkuntza birpentsatzea.

Testu osoa: Educación digital no es alfabetización digital, CCCLAB
Licencia Creative Commons Aurkezpen hau Creative Commons BY-SA 4.0 Nazioarteko lizentzia baten mende dago.

Hasi orduko

La tecnología de control social basada en la inteligencia artificial ya está presente en 75 países

Mapa interaktiboa

burujabe

izond. Askea, bere buruaren jabe dena.

burujabetza

iz. Nor bere buruaren jabe izatea (bereziki herriei buruz mintzatuz).

adib. Informazioaren gizarteak herriak bere askatasuna eta burujebtza galtzea eragin zuen.

teknologia

iz. 1. Gizakiak erabiltzen dituen tresna, makina, prozedura eta metodo teknikoen multzoa.

adib. Teknologia etiko eta konprometituak herriari bere askatasuna eta burujabetza berreskuratzen lagundu zion.

auzolan

iz. Auzokoen arteko elkarlana.

adib. Kultura El Corte Inglesek hil zuen.
Kaka, hau ez nuen hemen jarri behar.

Burujabetza teknologikoa, bakoitzak bere beharren arabera sistema eragileari, softwareari, hardwareari, sareari eta azpiegiturari buruzko politika propioak izateko herri, komunitate edo herrialdeen eskubidea da, hirugarren herrialdeen esku-sartzerik gabe. Seguruak, pribatuak eta bizigarriak izango direlarik. Ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak izango dira.

(Vía Campesina-ren elikadura-burujabetzaren definiziotik hartutako berridazketa librea)

Ezinbesteko ezaugarriak

Iturria: Wikipedia

Informatika librea eta irekia

Burujabetza teknologikoko ekimenek software eta hardware librean, oinarritu behar dute funtsean, nahiz eta oso egoera zehatzetan software edo hardware pribatiboa erabil dezaketen, baina beti oso modu neurtuan.

Sinequa nom baldintza.

Autoantolaketa horizontala

Burujabetza teknologikoko ekimenetako proiektuak eta taldeak horizontaltasunerako joera duten lan-metodologiak eta barne-demokrazia sustatu behar dute, non hierarkiak erabat arintzen edo desagertzen diren.

Erresilientzia

Azpiegitura autonomietan oinarritutako zerbitzu teknologikoek, autonomia politikoaz gain, gero eta gaitasun handiagoa dute hondamendi egoeren aurrean zerbitzu berreskuratzeko.

Ezaugarri desiragarriak

Iturria: Wikipedia 1 eta 2

Ekonomia soziala

Burujabetza teknologikoko proiektu eta ekimenek, helburu monopolistak dituzten korporazio pribatu handiak ez bezala, zati handi baten, beste ekonomia-formula batzuei lotuta dago, ez hain zentratuta zuzeneko onura ekonomikoan.

Tokiko ekonomia

Mugimendu honi lotutako ekimen gehienak beren hornidura-prozesuetan kanpoko dependentziak murrizten ahalegintzen dira, eta hurbileko eremu geografiko baten beharrak asetzen dituzte.

Deshazkundea

Deshazkundea ekoizpen ekonomikoa modu kontrolatuan gutxitzearen aldekoa da, gizakiaren eta naturaren arteko oreka-harreman berri bat ezartzeko helburuarekin.

Oso paragrafo politak, baina ezer gutxi egin daiteke haiekin, marko baten sartzeaz harago.

Burujabetza teknologikoa: nola?

Software librea

Hardware librea

[Telekomunikazio] sare [sozial] irekiak, libreak eta neutralak

Kultura librea

Konpromiso politiko handia

Instituzionala eta pertsonala

Software librea

Software librea iturburu-kodea edozein helbururekin azter, alda eta erabil daitekeen eta aldaketekin edo hobekuntzarik gabe birbanatu daitekeen programa informatiko oro da.


								print "Kaixo mundua!"
							

Iturburu-kodea ataza bat exekutatzeko ordenagailuak jarraitu behar dituen jarraibideen multzoa da.

0. askatasuna:

helburua edozein delarik programa erabili ahal izateko askatasuna (erabilera).

1go askatasuna:

programak nola funtzionatzen duen edo nola aldatu daitekeen ikasteko askatasuna, norberaren beharretara egokituz (ikasketa).

2. askatasuna:

programaren kopiak banatzeko, eta, beraz, beste erabiltzaile batzuei laguntzeko askatasuna (banaketa).

3. askatasuna:

programa hobetzeko, eta komunitate osoak onurak izan ditzan, hobekuntza horiek besteei ezagutaraztea emateko askatasuna (hobekuntza).


						class KaixoMundua
						{
							public static void main(String[] args)
							{
								System.out.println("Gabon mundua");
							}
						}
						

1. eta 3. askatasunek iturburu-kodeara sarbidea behar dute, iturburu-koderik gabe, softwarea aztertzea eta aldatzea bideragarria ez delako.

Hardware librea

Hardware librea zehaztapen eta diagrama eskematikoak sarbide publikokoan dituzten hardware-gailuei deitzen zaie.

Hardware librearen adibideak

Arduino, Raspberry Pi, RepRap, FarmBot, Open Source Ecology, Open Compute Project, Librem...

Gaur egungo arazoak

Menpekotasun teknologikoa inportatutako osagaiengatik.

Ekoizpen kostu altuak.

Ezagutza zenbait enpresek metatzen dute.

Defective by Design

Defective by Design diren beste hardwareak.

Osagaien menpekotasun-arazoak eta, bereziki, mineralen erauztearen ondorio politikoetan gehiago sakontzeko, Alboan GKEaren proiektu hau aztertzea gomendatzen dizuet:

https://www.tecnologialibredeconflicto.org/

Gogo biziz gomendatzen dizuet.

[Telekomunikazio] sare [sozial] irekiak, libreak eta neutralak

Sare libreak terminoa libreak, irekiak eta neutralak diren telekomunikazio-sareak izendatzeko erabiltzen da.

[Telekomunikazio] sare libreen adibideak

Guifi.net, Network Bogota, Quintana Libre...

Sare horien eta haien erabiltzaileen eskubide eta betebeharretan sakontzeko, Haririk Gabeko Lizentzia Komuna irakurtzea gomendatzen dizuet:

https://guifi.net/WirelessCommonsES

Gogo biziz gomendatzen dizuet.

Sare [sozial] libreen adibideak

Mastodon, Plerona, Diaspora*, PixelFed, PeerTube, GNU Social...

Fedibertsoaz gehiago ikasteko, web-orri honi begirada bat botatzea gomendatzen dizuet:

https://fediverse.party/

Gogo biziz gomendatzen dizuet beste hau ere.

Influencer gutxiago eta erreferente gehiago.

Kultura librea

Kultura librea sormenezko lanak banatzeko eta aldatzeko askatasuna sustatzen duen pentsamendu-korronte bat da. Eduki librearen printzipioan oinarrituta, sormen lanak banatzeko edo aldatzeko, Internet eta beste bitarteko batzuk erabiliz.

Den-dena da...

LIZENTZIAK

Adibide batzuk aipatuko ditut...

Egia esan, askoz gehiago dira, baina hamabost bat minutu gelditu behar zaizkit...

Creative Commons, GNU General Public License, Apache, MIT License...

Do What The Fuck You Want To Public License

Creative Commons-etan zentratuko gara

Konpromiso politiko handia

Hain da inutila konformismoa... hain ergela aspertzea...

Burujabetza teknologikoaren alde lan egiten duten proiektuak

Ordu honetan zehar erakutsi dizkizuedan balio etikoen alde lan egiten duten proiektu guztiak, baina nabarmendu nahi ditut...

Librezale.eus

Gure burujabetza teknologikoa sustatzeko erabiltzen dugun software guztia lokalizatzea ezinbestekoa da.

Lokalizatu != Itzuli

https://librezale.eus/

Hack.in#badakigu

Hacklabak ezinbestekoak izan dira honelako diskurtso teknologiko eta politikoa sortzeko.

https://hackinbadakigu.net/

ISF-MGI

Baina nik baino hobeto azalduko dute beraiek.

https://euskadi.isf.es/

Erreferentzia interesgarriak

  • 1984, George Orwell (ISBN: 9788499890944).
  • Un mundo feliz, Aldous Huxley (ISBN: 9788497594257).
  • El enemigo conoce el sistema: Manipulación de ideas, personas e influencias después de la Economía de la atención, Marta Peirano (ISBN: 9788417636395).
  • Armas de destrucción matemática: Cómo el big data aumenta la desigualdad y amenaza la democracia, Cathy O'Neil (ISBN: 9788494740848).
  • Software libre para una sociedad libre, Richard Stallman (ISBN: 9788493355517).
  • En el acuario de Facebook: El resistible ascenso del anarco-capitalimo, Ippolita (ISBN: 9788494020803).
  • Diez razones para borrar tus redes sociales de inmediato, Jaron Lainer (ISBN: 9788499929170).
  • Cualquiera que encontréis en Traficantes de sueños o Katakrak.

Eta hemendik aurrera... zer?

Burujabetza teknologikoa lantzen ari diren zenbait proiektu aurkituko dituzue. Euskal Herriaren esparruan, BuruTek nabarmendu nahi nuke, non teknologiaren esparrutik aldaketa politikoa bilatzen duten konprometitutako hacktibistak aurkituko dituzuen. Gure posta-zerrenda harpidetza eta parte-hartze ireki eta horizontalekoa da. Hemen aurkituko duzue:

burutek@listas.sindominio.net

Dabid Martinez nauzue

Software librearen, ezagutza librearen eta pribatutasunaren defendatzaile irmoa. Ideiek askeak izan behar dutela uste dut. Mundu justuago bat sortzeko jaio zarelako (eta jaio naizelako).

Mugimendu sozial askotan parte hartzen dut. Gutxik dute arrakasta. Baina burugogorra naiz: mundu ezberdin asko biltzen dituen mundu bat nahi dudalako.

Aurkezpen honen online kopia bat aurkituko duzu beti eskuragarri hemen:

https://aurkezpenak.laborategia.eus/

Gauzatxoak idazten ditut

Mila esker, bihotzez!

Eskerrik asko denbora labur honetan ekintzaileok burujabetza teknologikoa aipatzen dugunean zer adierazi nahi dugun ulertzen saiatzeagatik.

Nirea izan da asmoa, baita ondorioak ere.

Kartzela digitalak beraien jabeentzat!

"...orain ezagutza hau zurea da kamarada, eta hemendik atera behar duzu indarra borrokan jarraitzeko. Borroka luzea delako eta asko direlako, baina gu askoz gehiago gara, beti izango gara askoz gehiago, etorkizuna geurea da kamarada!"
-
Tierra y libertad, Ken Loach, 1995.